KOBLAKARIK EDERRENA ETXAHUN ZENA
Errepika
Gora! Agur! Agur Barkoxeri!
Barkoxtarrak Barkoxtarsak
Alegrantziarekin
Uhure egin dezagün
Gur' Eskual Herriari
Gure Xiberuari
Barkoxeri
I
Gaztalondotik Larrajatik
Maltatik eta Bürgütik
Zer jendetzia duen plazarrat
Erriz ta khantaz goratik
Zeren egün Barkoxen beita
Jei bat zuñen diferentik
Denak guratzan ikhustera
Jende hunak algarreki
II
Othoitzerik den goxuena
Eginik zur' ilherrian
Nahi zütügü Etxahun zena
Bethikoz izar herrian
Zeren zure orhitzapena
Argi da Eskual-Herrian
Adios koblarik ederrena
Zaude zelüko lorian
Khantatürik «Etxahun-Barkoxe»ren phastualian
1954 et 1962 urthetan.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia