MARXE EIHARTXET ZENARI
I
Bizia llabür hiltzia segür hortzaz ez gira düdatzen
Denek beitakigü heriuak nihur ez diala pharkhatzen
Urthe bat badük Marxe hintzala gure artetik itzaltzen
Denbora baduak hargatik heben ez haigü ahazten
Errepika
Beha gitzagük Zelietarik khantan O gaixo Marx' zena
Fidelki etxekitzen diagü gük hire orhitzapena
Gük hire orhitzapena
II
Behar izan dik zorthe trixte bat gaitz izigarri batekin
Hire gütarik beherzteko hire adinik hobenin
Hairî hintzan irus et' alagera hire familiarekin
Hire Barkoxen, hire Xiberun, haiñ beste lagünen artin
III
Hire gogua gazte gaztetik izan dük pare gabeko
Gure eüskualdün jei zaharren ahal oroz altxatzeko
Pastualkari khantari huna izar bat hintzan dantzako
Eta kunpaña agradablia mando ororen arteko
IV
Arbolarik den baliusenak denbora bat baizik ez do
Hari arimü lanthare gazte lantha izateko frütü
Ez dut düdarik Barkoxtarrek hitan hartürik etsenplü
Aitzina hik hasi sall hori nahi dükien segitü
V
Adios arren Marx' üzten haigü hizan bake ederrian
Jaunak haitatü din lekhian arauz zelüko glorian
Hantik othoitze egin dizagük bethikoz izan gitian
Eskualdün xühar hintzan bezala haiñ maite hin sor lekhian
Lehentze khantatürik Barkoxeko plazan
Marxe Eihartxet zenaren orhitzapenetan
1957 urthian agorrilan 11-an.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia