ADIXKIDIAK EGÜN HUN
I
Adixkidiak egün hun zer berri dügü Xiberun
Han ez dügü lan eskasik hargatik gira imur hun
Khantatüren dereiziegü gogo hunez bazkal ondun
II
Xiberutaren katera bethi geroz alagera
Sorthaphenez khantari da dantzan frisata goihera
Bena khexatzen delarik ützi dehar da berbera
III
Xiberutarra agudo eta phestü ezinago
Ez da indarrez ariko abillegi da hortako
Nausi da sos geñhatzeko gero batx batxa jateko
IV
Ez dut ametsik hiltzeko osagarri hau düdano
Gazna zaharra izanez ogi muflakin jateko
Ardu burrat hun bat gero aisa dügü khantatüko
Xuburu, Atharraztarrak,
khantatü zin lehen aldikoz 1967-68 altian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia