TXORROTXAK LIGIN
I
Urthe berri jin zaikü ihautiarekilan
Aurthen lüzexko beita untsa goza gitin
Deliberatü dügü akortian ligin
Gaztek behar güntiala han maskadak egin
II
Ligi bethiz geroztik beita alagera
Bai eta hanitx maite üsantxa zaharrak
Ikhusirik bestetan duatzala galtzera
Nahi izan dügü eman etsenplü ederra
III
Arren erranen dügü egün hun ororer
Ligiko jente huner bai eta arrotzer
Maskaden ikhustiak dener beitü plaser
Bihotzaren erditik güzier mila esker
IV
Egün hun berhezibat Jaun Mera berria
Eskual-Herri güzian zuiñen maithatia
Agrada zaikü zure kuntentamentia
Ikhusiz zure ondotik dela gazteria
V
Jente hunak zütiegü bakian ütziren
Phentsü dügü zidela gützaz hanitx kuntent
Gü hasirik beikira azkarki gosetzen
Kauseraz asetzera gira ezkapatzen
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia