IHIZLARI OKHERRA
I
Ihizlaria goraita da lehen ürzo pasajian
Kabanan postatürik edo bestelan kurri mendian
Utzültzian oro espanto ürzo franko jibezian
Zunbaiten erran nahi beitü denak utzirik aidian
II
Ofiziua arauz hun dela behar dügü ezagütü
Argitüz geroz gizun güti kharrikan beita zahartü
Arratsa jin denian gero nahi lükianak khuntü
Erdiek ere ez dükie pholboaren saria kitatü
III
Hargatik ez phentsa badeba oroton bardin okherrik
Nik, süjet hori aiphatzen düt ikhusik bat haietarik
Ixtoria khunta bainio zier gomendatüz aski
Ez dezazien erririk egin bera so datekilarik
IV
Sasuian entzün dianian lehen tirua phartitzen
Kartuxaz ditü gerrikua eta xakolak bethatzen
Ez uste ükhen gure Pierra arhinzki dela plantatzen
Herri güzian ez da bestebat hori ahal denik partzen
V
Arma bat badü kasi berririk segürki bi kanutako
Eta txakür bat mila hezirik kolpatien ekharteko
Müseta ere hei bat nasari hanitxeren edeitekao
Ez dü kaxketa baizik falta gradian kunplet izateko
VI
Egün batez mendi gai erat juranik argi azkorrian
Hatsalbotürik jarri zaikü haritz handi baten khantian
Urzuak saldoka agurrez horen jeikazi nahian
Bego lehenik hats jartzera gero liberti gitian
VII
Orzo malin bat phauzatzen zaio delako haritxan gainían
Jeik-eta laster thiratzen deitzo bi tiro aide hunian
Segürtatürik egotxi ziala batan ez bazen bestian
Zer ikhusten dü? bere ürzua goxoki ber adarrian
VIII
Ürzua
A! Pierra Pierra hi hintzana bezküra bat nian ikhusten
Arrimatü nük so egitera ustez ünkhü morrot bat zen
Bi xalapasta bogatü ditiat saihetsetarik pasatzen
Kunprenitü diat ez niala jitarik deüse arixkatzen
IX
Ihize maradikatia arauz gogor dük larria
Bi banbarrat igorri dereitzat ene uste orotan propiak
Ez zitadak hanitx estranje ihize gabe juraitia
Bena bidian ikhus ez nezen bego jitera ülhüntzia
X
Ürzua
Pierra gaixua bahin deseiña ene untsa baliatzeko
Izerdi hun bat egotxi dük ürzo gabe ützültzeko
So egik mentüraz Agerraberrek badik parebat saltzeko
Museta garnitüren deie ihizteka denborako
XI
Herri güzian Pierrarentako o zer ihizlaria den
Ardüra bere ürzo paria kharrikalat dû iraxten
Berak diote hasirik dela ber platetik satisfatzen
Beldür niz berak atzamenek ez deien gaitzik egiten
XII
Erran zaharra ihizlaria bethiz geroz bardin praube
Bena hori aberastü da, nulaz erran benioke
Agitü betzaio pasajez gü bezalako ihize
Jakin ükhen dû untsa thiratzen banbarratik egin gabe
Agerraber Xiberokua ihizlari famatia zan.
Khantore hau xuxen thiratürik da
kartieleko ihizlari okher bati bürüz.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia