ATHARRATZEN EGÜN HANDI BAT...
I
Salütatzen zütiet gure kunpañia
Hürrüntik jinik diren jaun aitzindariak
Eta Basabürüko Jaun Mera guziak
Botzik phakatzen tügü ziren bazkariak
II
Bazkari huntto batek bihotza dü phizten
Jente seriusenak bai alageratzen
Lan eder bat eginik denak gira kuntent
Atharratze jorrel dü nulaxek edertzen
III
Aski phena izan da ta intziri franko
Egiaz lan horien hola bürützeko
Bena orai eginik irus gira oro
Basabüria die ara baliatüko
IV
Arauz fini beitira hor estaküriak
Laida dezagün denek merkhatü berria
Gormantegi ez izan hor tratülariak
Kasü ez date hürrün oi jandarmeria
Xübürük khantatürik Atharratze-ko hede xurien etxe berria eta
merkhatü thapatü berria algarreki zabaltü zien lehen egünin.
Ahaidia: «Ostiraletan dügü Garrüze-n merkhatü...»
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia