GAINDAÑERI
I
Khantatzerat banua ikharra bateki
Haiii beste beita jente haiñ beste argi
Khantazale lagünak kuntent niz zireki
Deskantzatüren girela goxoki
Bi berset horieki nahi nüke josi
Beztimenta eijer bat gure Gaindañeri
Gure Gaindañeri
II
Gaindañen bada mulde irus bizitzeko
Jentia aplikanta zühür et' agüdo
Herritarrak dira ofizialik oro
Bera erretora da manex-eko
Ez beita Xiberun aphezgeik habo
Lotsa sarthürik tresnak deitzela muztüko
Deitzela muztüko
III
Huntan üztent zütiet gaizo gaindaiñtarrak
Aldika khantarien untsa jorratzera
Ez baginande ere gustüko izarrak
Ez zitaiela khexa sobera
Bihar jinen beniz xahal erostera
Bardin kostilla baten zirekin jatera
Zirekin jatera
Xübürü, kabale tratülantak, lehentze khantatürik
Gaindañe-ko khantaldian 1974 urthian agorrilako 14-ian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia