SOR LEKHIA DIZÜT MAULE
I
Sor lekhia dizüt Maule
Eta irus bizi niz han
Afekzionerik hobenin
Espusa eta haurrekilan
En' aita et' ama orano bixkor
Beren adin ederrian
Posible deia izatia
Irus ago mündü huntan
II
Ene ait' et' ama maitik
Adinak zütie markatü
Nahiz eta ziren semer
Ogia untsa segürtatü
Phenatü zidie herîbat pribatü
Ben' ez sekülan etsitü
Ordaritzat nahi deiziegü
Zahar denbora eztitü
III
Ene espusa zü zira
Etxen behar nin izarra
Ümila eta nulaxek
Eraikitzen gure haurrak
Zer zorthe hunak gidatü nündin
Zure hunat bilaztera
Errekunpentsa nitan baduzü
Merexi düzün senharra
IV
Haur goxuk handi zitaie
Ait' et' amen itzalian
Hek erakutsi bezala
Unest eta mudest izan
Zorthiak ezar bazentzaie
Etxetik hürrün lanian
Ziren haidürü girateke
Bethi Maulen sor lekhian
Eginik dila hiru-laur urthe Jean
Lougarot-en eta bere familiarentako.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia