GAZTE GIRADE GAZTE

 

                Errepika

Gazte girade gazte hogei urthen altian

Eta phentsamentia oro libertimentian

Sentho girade sentho trenpü izigarrian

Indar baten egiteko eskualdün plazetan

 

                I

Irus girade adin hortan

Sükhar handi bat bihotzetan

Elgarretara jinik gaztiak herrokan

Irustarzün eder batetan

Zuiñ hobe ari gira khantan

Jauzkan edo pilotan

Herriko plazetan

 

                II

Bena irustarzün hori da

Barreatüxerik ixtant bat

Errejimentialat juran bejar beita

Nahiz ez dügün lan sobera

Han entsarratürik gira

Besten manhaspenian

Ümilik gaixuak

 

                III

Heñ bat denbora igaran da

Azkenekoz libratzen gira

Biba libertatia gaiza ederra da

Ützirik gure bestimenta

Kasernatik hürrün guratza

Gibel soik egin gabe

Nur gure etxetarat

 

                        Khantore hau khantatürik izan zan, Maulen, 1967 urthian

                        agorrila hilabetian «Xikito de Kanbo»en phastualian.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia