LIGIN, KOBLAKARIEN EGÜNA
I
Orhi-ko txoriek dener deikie hortan bihotza altxatzen
Ageri da zibero ez dela segürki orano galtzen
Nahiz eta artzain fidel bat dügün gük galdürik ükhen
Grégoire Eppherre, gure büria, orailbeitügü othoizten
II
Larrazkeneko azken ürzuak juan dira erranez adio
Bena ordari atzaman dügü heben lau bilhagarro
Gure saretan sarthü dirade et' eztira libratüko
Koblakan nausiak beitira horik Eüskal-Herriko
III
O koblakari ene lagünak goxoki deiziet erraiten
Ziberun güziek deiziela ber bihotza exkentzen
Ber denboran besuen artian anaie bezala hartzen
Hiru probintziak beikirade ber Amaren laidatzen
IV
Orai zien aldi koblakariak eta zütiet ütziko
Ziberotarrer esplikatzera zien amodiua oro
Bazakit kapable zidela sala hunen altxatzeko
Ützen zütiet arren ordari Ama zien gidatako
Etxahun-ek khantatia Ligin 1975-eko larrazkenian,
Xalbador, Mattin, Espondo eta Xanpun-en aitzinian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia