XIBEROKO NESKATILA EIJERRAK

 

                I

New -Yorkerik jin zaizkü bizpa-lau mezajer

Gure Eskualherrilat ikhustera bazter

Jakitera bazenez zunbait nexka eijer

Kapable egiteko aurthen «Miss Univers»

 

                II

Ikhertürik Laphurdi ta Baxe-Nabarra

Ez zaie agradatü hankorik nihure

Azkenekotz Xiberun bat hitzartü dire

Artzaintsa gaztetto bat izarraren pare

 

                III

Galdegin ükhen deiet ahal bezaiti bertan

Zer gatik hartü diren hore etxauetan

Bazakitela franko segur kharriketan

Emazteki propia kasik etx'orotan

 

                IV

Gustatü baginande, kharrikesetarik

Ez günükin segürki hunat jin beharrik

Zeren ta gima harro eta ezpaiñ gorri

Ameriketan badügü, phalatakaz hori

 

                V

Zaragolla lüzekin dütük fanfaruxka

Zer nahi thenoretan kanpuan kuhinxka

Gibela lüxatürik ürhatsa xehexka

A eta ez beldürrez «arrautziak küxka»

 

                VI

Eijer bai bena prenda debriaz egina

Nuiz nahi dükezü ezkuntzeko adina

Ez dezagüla egin hola moxko fina

Kartielian beitügü aski mutxurdina

 

                        1956 urthian egina.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia