ORHIKO-TXORIAK ETA PETTARREKO ARTZAIÑAK
I
Bedatsiarekilan elhürra da hurtü
Orhiko-Txoriak gira ordin hegaltatü
Larrañen bullta hartü hebentxe phausatü
Nahiz hebenko artzaiñak goiti khümitatü
II
Goiz huntan azkar günin Larrañen hegua
Bena Orhiko-txoriek sano zien gogua
Orhitik miratürik zien pettar xokhua
Bagenakin bazela han gur' inganiua
III
Oda berrin delarik bortia berdatzen
Urthe oroz bezala artzaiñak Larrañen
Amodios dirade ixtant bat phausatzen
Eta zuñen goxoki gurekin dringatzen
IV
Ez da mündü bat baizik ta bizi bat baizik
Behar da baliatü gaixo artzaiñ gaztik
Algarren maithatzeko ahalaz fidelki
Adixkide hunekin bihotzan erditik
V
Ez adiorik zier zeren Larraiñtarrak
Badaki bai zidiela heltüren gütarat
Ziren ardi salduekin gure lürretarat
Ziren haidürü gira oi gaizo pettarrak
Eginik 1972 urthian Larrañeko khanturien «Orhiko Xoriak».
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia