MASKADAK SORHÜTAN
I
Urthe berria jin da ihautiarekin
Mintzatü da Jaun Phantzart goizan Hoki hegin
Xiberua güninez hiltzera üzten ordin
Oihüka Sohütarrak othoi jeiki gintin
II
Behatürik Jaun hori hanko gazteriak
Salduan junta eta harto dü xedia
Untsa uhuratzeko aurthen ihautia
Boztarioz Maskaden orai plantatzia
III
Sohüta bethi danik izan da sail hortan
Uhurez bu agertu jokü guzietan
Pastualetan koblakan bai eta barrakan
Eta partikülarzki ere maskadakan
IV
Xiberua othe deia gaztez gabetüko
Saldoka baduatza hirietat oro
Hirilat juan eta zeren egiteko
Sor lekhiaz hobeki hantik orhitzeko
V
Esker mila oroer popülü gaxua
Lagüntza ukhen dügu ziren amodiua
Igaran dezagüla ihauti harrua
Biba Sohuta eta gora Xiberua
Eginik Sorhüta - Hoki kartielaren maskadentako.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia