NIK BADIT ETXE TXIPI BAT
I
Nik badit etxe txipi bat Gaindañeko lurretan
Eniz aberatsas har gatik alagera bizi nizan
Zunbat nahi untsa diren beste herri aizuetan
Düda düt nik izan ditin gü bezaiñ plaser etan
Errepika
Akortian bizi gira herritarren artian
Ahal oroz libertitüz xaharrak gaztekilan
Igarailek ikhus gitzela boztarioz oro khantan
Gaindaiñtarrak Gaindaiñtarsak Gaindañeko kharrikan
II
Gaindaiñtarrak jente hunak güzietan famatürik
Arrotzentako badie bethi geroztik batzarri
Xibero orotan ezta haiñ gazteria ederrik
Mothikuak libertisant neskatxak xarmegarri
III
Gaindaiñtarrek emaiten deikieno ausarki mahats ardua
Etxekiren dügü argi bethi bezala gogua
Eta bihotzetik maite bakhotxak bere xokhua
Bethi beraiñ alagera Gaindañeko goxua
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia