MUTXURDINAK
1
Eskunt geia niz eta etxakin haitatzen
Emazte geia beitüt propi desiratzen
Orai debeiatürik hasten niz etsitzen
Ez düta othe laster nik bat atsamanen
2
Estonatzen nük nulaz hizan eskuntzeko
Ata Xiberun badük mutxurdina franko
Hasperenez beitira beitira haiñ bero
Besterik ezin izanez birjina tük oro
3
Ez nezaiala gida mutxurdinetarat
Hüllantzeko beitira soberaxe basa
Urgüllütan zütian zireno arrakasta
Egün den zirzillenaz litakek kuntenta
4
Alo gizon gaztia ez hadila lotsa
Mutxurdina bateki izanen hiz untsa
Haita ezak errejentsa edo comersanta
Bena hoberena hire dükek laboraisa
5
Egünko laboraisak oro harro dira
Españak gorri eta xuri aztaparrak
Saltzen dütie zalhe jateko beharrak
Dantelaz garnitzeko suñeko mantharrak
6
Egünko laboraisa bestitü denian
Zigarreta ahun gizonen artian
Permananta bat harro sartaz garkotxian
Etzaitzaka agrada arropilla hortan
7
Delikatiegi ziztak beren maneretan
Igantiaren prestatzen asteko egünetan
Gero agertzen dira besta bat denian
Asteko zankha beltzak zetazko galzetan
8
Ezpalinbadük nahi mutxurdinetarik
Haita ezak gaztetto bat Maulen eraikirik
Badük segürki franko ülhünpian gaintik
Jauziz ebilten beitira mothikuen ondotik
9
Gaur Maulen baginian franko mutxurdina
Eztütüka bogatzen beroxko üngüriak
Nahiz dien tximaltürik etsitiak ez dira
Begik ützüli gabetarik bagutzak aitzina
Arabarko Mendikotarrak khantore hau hel-azi deikü.
Phentsatzeko da Etxahun-ek hola zila izkibatü hatzarrez.
Hatik azken berseta khanbiatüxerik izan da
zeren gizenxka beitzen.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia