BERTERRETXEN HILTZIA
1
O Zelüko Jinko Jauna
Zuri hersatzen nüzü
Azken oren izigarri huntan
Argi egin izadazüt
2
Amodiuaren krüdela
Zertako naik inganatü
Ustez maitebat baniala eta
Haren gatik hil behar düt
3
Margarita Margarita
Ez naizia entzüten
Zure etxonduaren aitzinian
Orai naie ehaiten
4
Ene ametsa bethi züzün
Zurekin espusatzia
Horen phartez nik orai dizüt
Haiñ trixteki hiltzia
5
Ene khorpitzaren aitzinian
Argitü datekilarik
Nahi dit belharika zitian
Bi begiak bustirik
«Berterretx» Phastualaren khantore bat.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia