PRIMADERAK
1
Primaderak goxo dirade Nabarra-ko bortietan
Artzaiñak sartzen direlarik ardiekilan saietan
Eijer dira bazterrak berde arbolak oro lorretan
Üthürriño baten aldean bi bihotz amodiotan
2
Orzo xuri xarmagarria zuiñen deitadazün plaser
Erregerik irusena niz egün heben zuri exker
Adios erran behar deizut zure artzaiñ adixkider
Nahi zütüt espusatako ene maite Güztiz Eder
3
Amodiua gaiza ederra zunbat ez dü ilüsitzen
Hargatik Zantxo ni ez nüzü zure promeser fidatzen
Otzi nezazü juraitera aita nik ez diket kuntent
Jakiten badü zurekilan hola nizala abüsatzen
4
Ez da mündian orano izan erregerik ez besterik
Amodiuaren botzari behatü izan ez denik
Adam et' Eva egin ziren gütarik lehen lehenik
Bestelan ez beitzatekian düdarik gabe mündürik
«Zantxo-Azkarra»-ren phastualaren
khantore bat 1963 urthian Gotañen.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia