GOIZIAN ARGI HASTIAN

 

Goizian argi hastian, ene leiho hegian,

txori bat phausatzen da eta goratik hasten khantan.

Txori eijerra, haiñ alagera, entzüten haidanian,

Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.

 

Ene txoririk maitena, zeren jin hiz ni gana,

Iratzarazi naik nialarik ametsik eijerrena.

Jinik haiñ goizik uste hian hik baniala hanitx phena

Ez ez, abil kontsolatzera malerusago dena.

 

Txorittua juan düzü, ta ez arra agertü,

Dolütan niz othe zaionez nik errana gaitzitü.

Goiz güzietan, ene khanberan, trixterik niz haidürü,

Nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü.

 

                        Etxahun-en lehen khantoretarik bat.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia