BLANKAREN HILTZIA
Ulhün ñabarra ixil ixila jin da
Bere thenorian, zelütik behera,
Jeloskeriaz Nabarrako gaiz' ederren
Beste mündiari ahalaz gordatzera.
Zoihartzeko txapela zaharrin
Sarthü da Erregiña Blanka;
Hor da belhariko, begiak bustirik,
Jinik Birjinaren behartzera,
Othoi lagünt dezan Kastillanuetarik
Libratzen bethikoz Nabarra.
Aspaldi danik Nabarra eta Kastilla
Aizo dira, bena hozküra bateki;
Nabarr'aberats Kastill'aldiz praubia;
Hartakoz bekhatx da Nabarroaz handizki.
Zunbat aldiz ez zaikü izan
Gaxki giten armadareki!
Birjina Maria begira gitzatzü
Kastillako erregen eskü petik,
Gure erresuma hola egon badin
Eüskaldün orai eta bethi.
Eginik «Beretter»-en phastualarentako.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia