MATALAZ-EN HILTZIA
1
Argi leñhuria hasi zaikü agertzen
Lextarreko plazan khürütxe xürian
Erregeren ordrez harat Matalaz dua
Trixterik gaixua guardien artian
Bi eskik khatiraz nulaxe tinkatürik
Kriminelen gisa thian bizkarrian
Axko handiari büz hori zer lazkeria
Izigarrikeria ez denin ogendant
2
Ene Mitikile oi zer lekhü maitia
Banian deseña lüzaz bizitzeko
Zure boztariuan zure bake handian
Zure besuetan untsa gozatzeko
Jaun kunte txar batek ürgüllü ekhintia
Sobera zeitadan popüliarentako
Orai hil behar dit bainan nahiago düt
Hola eziz bizi Jaun horren esklabo
3
Adios Xibero zazpi probintzietako
En'uste orotan xokhorrik hobena
Orai heltürik da düdarik gabetarik
Jüjatü bezala en'azken orena
Dener pharkatzen düt Jinkuarek bezala
Begira dezen ene orhitzapena
Burreuak zier orai gomendatzen niz
Egin ezazie orai zien lana
«Matalaz» phastualaren khantore bat,
lehenik Eskiulan gero Parisen.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia