«DE TREVILLE» EN AZKEN HITZAK
1
Herio latza hüllantzen ari hiz
Dolürik gabe orai nitarat
Othoitzen hait ixtant bat ützi nezak
Ene azken adiuen egitera
Errepika
Hori bera da denen ixtoria
Heriuak bardintzen handi txipiak
Zeren ilusione bat bera da
Lürren gañeko gure pasajia
2
Ene jaurregi pare gabekua
Hi altxatüz banian fiertate
Hitan igaran, denbora goxua
Haih llabür nükila ez nian uste
3
O Basabürü amiragarria
Bortüz eta mendiz üngüratürik
Bostetan begixtatü zütiet
Urgüllürekin terraza huntarik
4
Adios arren Marie-Maidalena
Zük ingana nezazü lotarik
Ene ondotik baratzen direnez
Izan ez nadiala ahatzerik
Eginik «De Tréville»-en phastualarentako,
Iruri-ko Jauregian dila urthe zunbait.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia