LO LO GÜZTIZ EDER
1
Sorthü güziek zorretan dügü goiz edo berant hiltzia
Aberats prauben lege berra da egiazko jüstizia
Hargatik adin florian Maritxu zer trixtezia
Errepika
Lo lo Güztiz eder
Zeren pharadüsian
Lo lo Güztiz eder
Zirateke bakian
2
Heriotzia gaiza thorpia ta nurat nahi hedatzen
Jaunak berak haitatzen gütü hari nihure gordatzen
Phena zaikü bena egün Maritxu zure aldi zen
3
Oihanetako baguak dira primaderaz beztitüko
Jaizgibel-eko üthürriak dü egün oroz khantatüko
Bena Maritxu ez zaie haboro iratzarriko
Eginik «Zantxo-Azkarra»-ren phastualarentako,
Gotañen 1963 urthian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia