GORA ESKUALDÜNEN BILTZARRA
1
Gora Eskualdünen Biltzarra
Gora Eskualdün bandera
Hots, anaiak, junta gitian
Bordelesak Barkoxtarrak
Zelietarik Aiten Aitak
Soz ari zaizkü ikharan
Bizi gireno gük ez dügü ez ütziko
Hek egin lana galtzera
2
Bordeleko aurhide hunak
Agur bihotzan erditik
Egün hunat jinik girade
Ber denboran igaraitera
Ixtant goxo bat zirekin
Gure fideltarzünaren erakastera
Ama Eskual-Herriari
3
Etxahun, batarzün berna
Deiziegü presentatzen
Beitakigü koblakari zena
Denek düziela aiphatzen
Harek egin khantore ederrak
Nihurk ez dütü bardintzen
Eskual-Herri güzian orano bizi da
Partikularzki BARKOXEN
4
Ama Eskual-Herri maitia
Denbora zalhe beitua
Nahi günüke berriz bizi
Egünko junta goxua
Algarrekin berriz khantatü
Zuri dügün amodiua
Zeren eta zure haur fidelak beikira (bi aldiz)
Zabal itzatzü besuak
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia