JEIK' HADI EÜSKADI
1
Eskual herriko plaza hanitx hütsik dira
Nurat hurtü dira hanko pilotarik
Ostatietan bazter güzik ixil dira
Nurat galdü dira leheneko khantarik
Ez da herrin zahar zunbait baizik
Gaztiak oro ezkapirik
Errepika
Jeik' hadi Eüskadi eta mintza hadi
Ozenki gure gazteriari
behardiela bethi fidelki kunserbi
Gure usantxa zahar horik
2
Herriko bestak hasirik dira bekhantzen
eta dantza jauzik osoki nülatzen
Gazteria ez da kurri baizik satizfatzen
Kurritzen da bena gaiza güti ikhasten
Arte hortan aldiz zahar horik
Berak dira trixterik etxen
3
Zuri othoiz bat gure Mari Maidalena
Aholka gitzatzü mendi gaiñ hortarik
Usantxa zahar horik diela ederrenak
Eskualdün khantarik, dantzarik, pilotarik
Dütügün huntarzün baliusena
Ez direia jei eder horik!
Khantore hau egin berria da.
«Festara»-k üsü entzünazten deikü.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia