LO AMA MAITIA
1
Mendi gañetik ekhia zaikü agertü goiz azkorrian
Eta bere bidia jarraikiz gorde itxaso hegian.
Ulhün zeñiak ezagün dira aholküz phausa gitian
Zü ere ama Eskual Herria, arren bihar artinokan.
Errepika
Lo! Lo! ama maitia
Zure haurrak bulharrian
Lo! Lo! ama maitia
Ametsik eijerrenian
2
Bortu gañia zohardi da-te, lanhageri itxasoa
Aize heguak, ororer deikü, bere karesü goxua
Bazter güziak ixiltü dira, ama othoitzerat nua
Bizi nizaño begira zazü, aitek haitatü xokhua.
Egina 1946 altian.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia