AMA
1
Ai! zer plasera, bost urthen bürian sor lekhilat ützültzia
Ene herria etsitü nian, zure berriz ikhustia
Aski sofritüz nik hanitxetan, desir nükian hiltzia
Ez bazüntüdan haiñ maite ükhen, o Ama Eskual-Herria
2
Hanitxen gisa phartitü nintzan, etsarian güdükatzera
Gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera
Ez bainakian, orano ordian, zer zen amaren beharra
Hari phentsa eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra.
3
Erresiñola khantari eijer libertatian denian
Bena trixtüran higatzezdua kaloia baten barnian
Gü ere ama hala guntüzün, tirano haien artian
Zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handirenian.
4
Orhiko txoria da den bezala fidel Orhi bortiari
Üskaldün guziak gütützü, ama zure zerbütxari
Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri
Ikhusten gütüzü othoitzetan zure arbola saintiari.
5
Sorthü berriak, bere khuñatik, lehen elhia du «ama»
Bere ilusione ederrian, ez dezazüla abandona
Zure amodiuaz egar itzozü bizitze huntako phenak
Begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure «Ama»
Eginik 1946 urthian, gerlako (1939-1945)
presunerak arra jin zielarik, harien uhuretan.
© Etxahun-Iruri
"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia