DABID'EN XVIII'GARREN ERESIA

 

Zure goraldia ortziak diosku

ta sap(ai) izartsuak aldarri oi digu.

 

Egunak gorarik ala itz egiten,

t' aintza eder bera gau beltzak berritzen.

 

Eztir(a) aldarriok, eztira aien itzak

otsa ezin entzun zaien arikoak.

 

Zabal da lur barna beraren mintzoa,

lur ertzetaraino aren ots sendoa.

 

Artan dun etxetik eguzkia txairo

ezkonberri antzo ieiki da oparo.

 

Ortziburu baten du berak sorrera

t'azken-mugaraino aren ibilera.

 

Aren berotik nor ostendu daiteke?

aren argia nork itzuri lezake?

 

Iaunaren legea gogoa ontzeko,

bikaina, ergelak gurbil biurtzeko.

 

Agindu zuzenok biotzaren ezti,

launaren aitorra begientzat argi.

 

Iaunaren beldurra, garbi betikoa,

beraren epaia, egiz bidezkoa.

 

Urrelandua ez d(a) ainbat opagarri,

orren goxo ezta orrazeko ezti.

 

Oietan egin naiz erabat ikastun:

betetzen ditunak saria du lagun.

 

Baina nork ezagun bere utseginak?

Askets(i) izkuturik geldi zaizkidanak.

 

Arroputzei buruz zai zure morroi au;

inoiz ez al beitez nizaz nagusitu.

 

Gaitzetatik iarei, ogen litsik gabe,

noiz-nai nadin, Iauna, legearen iabe.

 

Eder bekizkizu nere aoko itzak,

eta nere biotz-barneko gogoak.

 

Indazu esker au, nere iareilea!

zaiten betikoan nere pozbidea.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus