BI GOGOEN ERESIA

 

                        (Zweir Seelen Lied, Dehmel)

 

Goizek(o) izarra,

arrats izarra,

b(i) izar iduri

ta bat izaki.

 

Eguna sortuz

ta gaua sartuz,

zuen argiak

aurkituko al gauz

bion biotzak

iratzarriak.

 

Goizek(o) izarra,

arrats-izarra,

egunak bete

gogo bat gaiten

ot(oi), iguzute,

azken gau arte.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus