FORMENTOR'KO LERRONDOA

 

                        (Lo Pi de Formentor, Costa Llobera'rena)

 

Zugatz bat maite dut benetan biotzez,

oliondo baino zarragoa urtez;

aritz bera ezta orlako sendoa,

ezt(a) ain orlegia laranja-ondoa.

 

Aren orrientzat beti udaberri:

ber(a) atera naiez dabil burrukari,

lur dan(a) astindu ta birrindu oi duan

aiz(e)-erauntsi beltza aren orp(o)-orpoan.

 

Aren orri zear eztu begiratzen

lore maitaleak; gogotik eskeintzen

aren azp(i) itzalei egundo eztoa

pa bigun kutuna iturri goxoa.

 

Beraren burua Iaungoikoak orde,

lurrinez igurtzi betiraunde arte.

Mendi goi malkarrak ditu bere lurtzat

eta iturritzat itsaso zabal bat.

 

Olatu gain zear eguzkiak urrun

diz-diz egitean goizean goiz bigun,

adarretan eztu txio-iarioan

atzeman daikegun txori ego-baldan.

 

Itxas-arran oen ots arrigarria

berriz entzuten du burugain

goi-ortziak zear birundan dabilen

sai ego-eskergak ikutuz somatzen.

 

Eztitu beraren bizi-eutsigarri

lurretako lokatz zirin edo arri:

aitzei ditxezkie erro-zain sendoak,

astintzen baitute aiz(e), euri, euzkiak.

 

Zeru-maitasunak eman dio eurrez

ianari bizia, igarle zarrei lez.

Gizon guren antzo, ene zugatz guren

tontorrak bean ta gorantz so ez eten.

 

Elkorra baitzaio lurra, bain(a) adarra

birpizten ortziak muinkatuz nabarra:

atseginen ditu neguko ekaitza,

tximista dirdaitsu ta kazkabar gaitza.

 

Aiz(e)-erauntsi beltzak orru daginean,

t' arkaitza bitsetan murgil dezanean,

uinen burrunbotsak eztu io ain zagai...

lerrondo-adatsa odei-gora garai.

 

Lur orbandun zear ire oroiakin

ibiliko bainauk baitura deunakin.

Zugatz guren ori! Biotz onek op(a) au!

guduan iardunaz ta beti garaitu.

 

Gorantz: gogo zindo! Goiko ur-lainoak:

igaro ta goian tinko ezar itzak

ir(e) erro ta zuster sendoak, gorengo

aitzetan zugatzak bezalatsu-edo.

 

Ta ludi-itxas-uin aserreak zartez

ibituko dituk oinpean bat-batez.

T'ire abestiak, aize-egoak lagun,

ekaitz-egazti lez, ioan doaz urrun.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus