IRUKOITZA

 

                        (Terzett, Eichendorff)

 

        ARTZAINAK

Udako goiz-argiak dirdai egitean

odei bat ezt(a) ageri ortzi urdinean.

Ikaraka badator argia pozetan,

galburuak makurtuz gari-alorrean,

eta belaunak auzpez nerau otoitzean.

 

        EIZTARIAK

Ezta inor indartzen eiztari zangarra

lez, aize osasuntsuz; an, amil muskarra ...

arnasik ezin duzu, berak poz bakarra.

Lain(o) ostartetik zear ageri d(a) ibarra,

egaka ozkarbiruntz arrano azkarra.

 

        ARTZAINAK

Eguerdia eltzean erreka-ondoa

itzalpean maite dut, pozaren goxoa:

Zugatzak asots arin, errekak ots loa:

lur zabaletan lotan, surmurka egoa,

lainorik laino, urrun, ametsetan noa.

 

        EIZTARIAK

Ibarra euzkiak io t' ametsez atseden

dadinean, mendian bainaiz geldituren:

urrun, lainoak gorantz dioaz odeien

ertz zear ... zugatz-gainak leun dira makurtzen...

beti berri dirudin otsak dagi ozen.

 

        ARTZAINAK

Urrun tximistak dirdai: abesten kilkerra,

ta lilien azpian neskatil ederra

izketan ataurrean: ots diot alperra

txirular(i), inguruko biotz t' aitz bazterra

iardesten, uda-gaua ezpaita kalderra.

 

        EIZTARIAK

Aranak itzalpean dir(a) aspaldidanik,

ta eguzki-argia badakust menditik.

Sugarretan garraxiz arran(o) oldarturik,

itsasoratzen latsa sutan mozkorturik.

Ene! nork ledukaken orduan egorik.

 

        NESKATILAK

Ibar-zelaietako txirulak iotean,

oian-susmur-turutak ots eragitean

zutik nago auznarka goizeko argitan.

Eztakit nor(i) iarraitu: zuek etortean

badakit ... inortxori ez esango bainan.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus