BEGIAK

 

                        (Les yeux, Sully-Prudhomme)

 

Urdin ala beltz, guziok eder,

          guziok maite,

amaika begik egunabarra

          ikusi dute:

ekia sortuz doa oraindik,

ta ilobien barruan aiek

          lotan datzate.

 

Egunak baino eztiagorik

          diraden gauek

amaika begi zora dituzte:

          bainan izarrek

eten bagean nir-nir dagite

ta begi aiek arturik ditu

          itzal ilunek.

 

Oi! galdu dute begiratzea,

          ez, ez orixe,

ezin da ori! Beste norabait

          itzul dirade,

ikus-ezina omen deritzan

eskualdera buru-belarri

          begira daude.

 

Izar argiek, sartzerakoan,

          gizon ongandik

ald(e) egin arren, iraun ordea

          bertan iraunik,

bereonela begi-niniak

itzaltzen dira: ezta egia

          ilten diranik.

 

Urdin ala beltz, guziok maite,

          guziok eder,

egun-urratze aundiren bati

          begiratuz berr-

iriki dira, lur-ilobien

bestekaldean itxi-begiok

          bakuste eskier.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus