ARTZAIN ONA

 

Etzaitzaket ikus, gogoko artzaina,

zure ots eztia badantzut ordea:

ematen didazun zerorren larrea

atsegingarri zait, an baitut nai aina.

 

Ut! bazter dezadan gaiztagin ezaina

iriki didazu zeruko atea:

bertan izango dut zorion betea,

atzeman ba'dezat zure gurutz-gaina.

 

Ematen baituzu zerorren bizia

nere onerako, lau iltzez iosia:

gurutzean bertan ba'nendi zurekin,

 

zure artegiko eztiran ardiak

bilduz bat ditezen artzain-artaldeak

ta zure gogoa non-nai egin ledin!

 

Biarritze'n 1961' gko. Iorrailak 16

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus