ZUGATZEN ANTZERA

 

                        (8+7'koa)

 

Zugatz artean bizi naiz, zugatz baten antzera:

azi, zahartu eta il berdin egiten gera.

Nik ere barrenean dut zugatzen aziera

sendotzen eta bereizten duen adore bera.

 

Izan ere alboan dut aritz gerri-makurra:

urtero zimelago da, enborra du zimurra:

laster eztu bizigarri eguzki, euri, lurra:

orobat gertatuko zait, orixe dut beldurra!

 

Iesu'ri itsu bat ekarri, arrerl, argi zezala:

beraren begietara Iesu'k ttu egin-ala,

ezer ba ote lekusan galdetu bereala:

Ikusten ditut gizonak zugatz lez dabiltzala.

 

Ara ta ona gabiltzan zugatzak gera zinez,

gero eta lasterrago gabiltz egon-ezinez:

ta lurrean sustraiturik Iotuz gaude burdinez,

burua zeruruntz zutik goiko asmoen minez.

 

Gure adaburuetan basatxoriek alai

dagi txorrotxiotxi kabiko zorion zai:

noizean beinka badoaz egan zelairik zelai,

an idoroten baitute gose kentzeko zer-nai.

 

Amaika mendigoizale badator pake bila

bide latzak nekatuta, eskuetan makila:

gure kerizpean badu non bere gogo ila

zusper, aize ozkirria ugari baitabila.

 

Udazkenerako arro dator ego-aizea:

eraman dizkit orbelak, ori baita legea.

Guregan bildurik gaude neguz, ilun barnea,

noiz sortuko udaberri, lorez altzo-betea.

 

Gure buruak zugatza du eredu kirmena:

gara erdiko gizona naiz urtetan barrena:

gorantz aziz ioan doa zugatzik iatorrena,

gure baitan izerdiak inon eztu etena.

 

Nere Aberria berdin irudi zait basoa,

edotariko zugatzez iantzitako txokoa:

aritz, lizar, arte, urki, an-emenka pagoa,

emen ezpaitugu eder Molok iainkotzakoa.

 

Erria berebat baita zori txarrez ilkorra,

eztu bere adorea euki bear agorra:

il diran erriak naita egin baitzuten zorra,

argiruntz daragizkian mina baitzan elkorra.

 

Erroak sakondu bear ditu Erriak gero,

eguzki ederra bogo aren gain egunero,

oian-zugatzak bezala mami-azalez bero,

eten bage goruntz egin bear duen ezkero.

 

Eguzki or(i) izan bedi Erriaren elburu,

ibil bekigu ederrik gure gain ta inguru:

giza-zugatza otoika beso ta adaburu

zabalduz, zori onari begokio aiduru.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus