BETIKO LAGUNA

 

Zelaiak argitan egiten du dirdai,

uda-eguzkia dabilkit beti-jai;

betargi ta pozik ioten dut noranai.

betiko laguna saieska dut iarrai.

 

Lagun bakana ta benetan iatorra

une baten etzait gertatu zoztorra:

geldiro ba'nabil, geldi dator orra,

iradu ba'noa arin da koxkorra.

 

Eguzkiak argi egitean soilik

lagun au alboan ikusten nuen nik.

Amestu er(e) ezin lagun obegorik.

gizartean ere gutxi alakorik.

 

Odei-ostartean eguzkiak kuku,

eta bat-batean laguna ostendu:

eguzkia berriz ozkarbian sortu

ta lagun sorgina berriro azaldu.

 

Arrats-apalean eguzkiak murgil.. .

laguna, erabat galdu aunat ixil;

Iluna kozkortuz. etxera naiz zurbil;

beltza egin didan, azkenik, neskatil

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus