KABI MAITEMIN

 

Iparraizea legun,

gaua dago izar:

zugandik urrun, kezkaz

egiten dut negar.

 

Eresi bat dagizut

zuretzat bakarrik:

negar malkoz gainezka,

ametsez beterik.

 

Gaueko izarpean

badoa egarin:

zure biotz barrua

du kabi maitemin.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus