GEROZTIK

 

Neguko egun artan intxaurrondo urbil

ginan zu eta biok: eguzkia zurbil..

Lurrean zenbait orbel aizeak darabil,

gure barneko kezkak bil-ala ezin bil.

 

Zure begi goibelak nir-nir an, or, emen,

nere begi argiok etziran argitzen.

Otz elkarri esanda zenbait itz, elkarren

maitasuna bertan zan bein-betiko eten.

 

Beingoan agertu zan irripar zabala

zur(e) ezpain gorrietan, itzok entzun-ala.

Iges egin zenuen iasorik magala,

begiz galdu zinudan andik bereala.

 

Geroztik zazpi urte ioanak badira

eta emen naukazu oraindik begira:

nere gogo barnean dabiltz bira-bira

zure begi-orbelak eguzki-argira

 

 

Biarritze'n 1960' gko Uztailak 9

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus