NEGU-MINEAN

 

Muino margul gorritan atsaldeak apal

ber(e) ega otzikarak egin ditu zabal.

Zugatzek larrugorriz, adar eta azal,

txakur-amets bakanak dirudite iaukal.

 

Dana ixilik datza etorkizunen zai,

ibaiean izotza ta elurra garai:

goiko mendiak-bera eiztaria zagai

etorten da basurde-ametsetan aznai.

 

Ibarretan barrena ezta susmur-otsik

txori bakarti batek eztu txiominik;

bazterretan eztager euli ta eltxorik,

biziaren geznari ezta burrundarik.

 

Neguminpean dugu Aberri osoa,

gogorik ez urritu, euskaldun zintzoa!

Liliz, txoriz ta zituz beterik geroa,

badatorke euskaldun zindoen aroa.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus