GAUPEAN DAGOEN EUSKADI'RI

 

Ilunak artuaz Euskadi doa

eta uztarpean gaude loturik:

gure aberriak askatasunik

eztu, burdinetan dugu gaixoa.

 

Zeure gain izaki, euskal-gogoa

genduen guziok alabearrik:

errien eredu baitzan ederrik

gure artekoen anaitzakoa.

 

Gain-bera erori ta ondoeza

gaineratu zaizu. Nola igarri

gaitzon iturria? Ezta erreza.

 

Askatasunaren euzki(a) itzarri

naírik kukurruku egin ba'neza

ta gaupean dana argitan iarri!

 

Biarritze'n 1961-VII-3

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus