SORGIN-ORRATZARENA

 

Eguzkitan zakusdan

sorgin-orratz urdin!

aizek eta basoak

ez aunate muxin:

an-or-emen diardun

loreño egarin,

zirkun-zarkun dabillen

ametsa dirudin.

 

Atzeman gale aunat

baso-andere eder:

ire soiña eguzkik

dirdaitsu darager. .

Osiñetik basora

bazterrikan bazter

oa eltxoen billa,

ameslari lander.

 

Errekaren azalak

goiz-argitan dirdai:

iperloka dabil gaur

Eguzki beti yai.

Mari-burduntzik barnez

sentitzen du aznai,

zorionaren gosez

egazka noranai.

 

Urrutiko loreak

ere usain goxoa

aizearen egotan

dakar dei-asmoa.

(Onelatsu Goteunak

zoratzen gogoa,

bere Ats lurriñetan

ixuriz Yainkoa).

 

Mari-burduntzi deika:

«goazen zeru zear;

eguzki, ur eta aize

bat gaitezen elkar!

Geroari hegira

eztek bizi bear,

ire zaiñak basoan

zotzak bezain igar».

 

San Salvador (El Salvador)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus