AZKEN HITZA
Hamar urte pasa dira. Sarasketarren berriak jakin nahirik Zorion Epelderengana, barka, Zorion Sarasketarengana jo dugu. Izan ere, aurrean kontatu ditugun gorabeherak igaro ondoren, Gotzon eta Zorion ezkondu egin ziren. Haur bi ere badituzte, zein baino zein ederrago.
Gotzonekin oso pozik bizi dela esan digu Zorionek. Azkenean izenaren beteko adurra tokatu zaio.
Iñaki Sarasketa Australian Louth herrixkan bizi da. Hau ere ezkonduta dago. Jatorriz ingelesa den emazteak lau haur eman dizkio.
Beste Sarasketatarrek lehengo bizimodua daramate. Itziar ez da ezkondu. Ez eta Jon Bidart ere.
© Gotzon Garate