D.ª DOLORES ITURRIBIDE E ITURBE

 

Junio 1922

 

        Nere aitagandik Iturribide jeneralaren illoba. Nere ama Pepe Iturberen arreba.

        Gazteak giñala, gerratean, Azpeitiko neskatxak (señoritak) kañoi kargarako saku (saquetes) txikiak josten aritzen giñan. Amaika saku txiki josi genduan.

        Maestre jeneralak esaten zigun:

        «Cuando vayamos a Madrid, vosotras vais a ser las primeras que entréis.»

        Asieran, beltzak errian zirala, karlistak sartu ta alkarri surtan asi ziran.

        Nere amak izara zuri bati eunezko gurutze gorri aundi bat josi ta bandera egiñik leyoan kale aldera ipiñi zuen.

        Gure etxea zauri etxea zala ikurtzen zuan.

        Gure etxera ekarri zuten zaurituta karlista opiziale bat. Velasco zeritzayon. Deadarka zegon gizagajoa. An il zan.

 

 

        NERE OSABA PEPE

 

        Lenengo jaiki aldirako, bazeuzkan izkilluak Eibarren erosita. Lenbailen biltzeko gazteatu zioten. Joan da Eibarrera, pagatu ta zalgurdi batean badakarzki. Nere osaba ta mutilla bakanik.

        Madariyako aldapa gañean zaldiak lerturik ezin ibilli, ta mikeleteak esaten zien: «Bañan zer jan ditek zaldi oek gurdi utsa ezin jaso dutela?»

        Santa Kruzek Billabonan lotu zuenean, uste zuen il bear zuela, ta erlejua ta eman ziozkan mutillari; Azpeitira ekartzeko.

        Santa Kruz'en aldekoak oso arro zebiltzan.

        Oetako batek, Azpeitiarra, (Cándido Arrue, goxogilleak) esan zion:

        —«A, Iturbe, mundu ontako gora berak; orain zuek bera ta gu berriz gora giatzik.»

        —Etxekoandre, nik berorren semea atzo ikusi nuen.

        —Nun?

        —Zestuan.

        —Zaude ixilik; ez dira oraindik lau egun Naparroara bidali niozkala arropak ta.

        —Atzo Zestuan zan bada. Muturra zeukala bañan ezagutu nuen.

 

 

 

© Frantzisko Apalategi

 

"Frantzizko Apalategi / Euskal mutillak armetan" orrialde nagusia