LESAKA ZARRA

 

        Baserritar puska aundi bat. Erreuma aizez joa, bañan gañerantzean gizon gordiña. Ia 80 urte baditu.

        —Noiz irten ziñan?

        —San Pedroetan (1873). Basterrika ta etorri ziran ta emengo mutil geyenak eraman giñuzten.

        Santioetan Ondarrabin, armak ontzitik legorrera ateratzen, oñutsik.

 

 

        INJENIEROETARA

 

        Lesakan giñala, esan ziguten ofizio zekitenak injenieroetarako bearko zirala.

        Basterrikak galdetu zidan: «Ofiziorik bai al dek?»

        Nik ezetz, nekazaritzan besterik ez nekiela.

        Orduan Basterrikak: «Esan zak kantero-barrendero aizela.»

        Au esan nun ta injenieroetan artu ninduten. Geroztik an beti.

        (1874) Urnietakoan gu (ingenieroak) Azkonabitan.

 

 

 

© Frantzisko Apalategi

 

"Frantzizko Apalategi / Euskal mutillak armetan" orrialde nagusia