JOSE MARIA OLAIZOLA
Presbítero - Zumaya
J. Joaquin Azpiazu (a) Karbonero. Su casa la nuestra de veraneo. Etxe ortan jayoai Karboneo'koak esaten diye.
Pleitero patroya zan. Karlotar bera.
Iru erten aldietan erten zan.
Loyolan komunioa izan zanean, kapitan zan.
Egun artan etorri ziran Loyolara Zumayar gazte batzuek eta esan zien: «Begira: zortzigarren batalloya orain egitekoak gera; or sar zaitezte ta i nere asistente izango aiz.»
Ingalatierran ere izan zan, Lekeitiora ekarritako ixkilluak erostera.
Somorrostron Radica larri zebillela ta Ollo'k gipuzkoar konpañi bi bidali ziozkan. An jun zan Karboneo. Beste bi konpañik txanda egiterakoan an ari zan etorri berriyai deadarka:
«Mutillak, gaur Ama Birjiña Doloreetakoen eguna; gaur iltzen diranak zerura jungo dituk.»
Andik laister etorri zitzayon zeruan sartzeko giltza. Itxaso-ontzitik botatako granadak jo ta purrukatu zuen. + 27 Marzo, 1873.
Errekondok didanez kapitan besterik etzan.
Bere koñadua Ulzamako notario izan zan, Karboneo'ren seme alabak kolokatu (bizibidean jarri) artean. Gero apaiz egin zan.
© Frantzisko Apalategi