TOLOSA

D. JUAN JOSE RECONDO

 

Fábrica de curtidos

(hijo y colt°. del coronel Recondo)

 

        Prantzian sartu ta ango gobernuak etzigun Españiko inguruetan egoten uzten, ta Tours'eraño jun giñan. Andik Paris'ara. Aita semeak ta Ugarte.

        Prantzi'tik bota ginduzten ta Strasburgo (Alemanira).

        Ango Obispo jaunak izugarrizko agur ona egin zigun. Artsaldeko seyetan juteko. Alako bazkari ederra. Diru puxka bat ere bai.

        Andik Ginebra'ra jo genduen.

        An, erriz kanpoan, bizi zan Doña Margarita. Arrekin zegon D. Tirso Olazabal.

        Lion'dik Toulousera. An billatu genduan D. Tiburcio Rodriguez apaiza, Burgos'ko Penitenciario. Au Cabrera'ren aldekoa zan ta nere aita ta Ugarte'ri papera firmatu erazi zion, Cabrera'ri etortzeko esanaz.

        Nere aitak beti izan zun damu papel ura izerperatuaz, D. Carlos'en etxean Cabrera'ren aldekoak beti gaizketurik izan ziran ta.

        Andik Comité Legitimista'k pasaporteak gure cedula izun Ibarran egindakoekin atera ta Españi inguruetara Conde Landes'en etxean.

        Berriz ere barruratzeko ta Nantes'era sartu erazi. Igas egin ta Bayona aldera. Orduan ikasi nun larrugilletza.

        Urte berrietan Peña Platan zala Dorronsoro, ta an sartu. Lenbiziko konpañian izan nintzan. Mendizabal nagusi.

        Zegamatik bidali nindun Dorronsorok inguruetako jauntxoai contr. papera ematera.

        Iru konpañiak sakabanatu ziranean gu zortzigarren batalloira. Mutil geyenak betarrak. Urza nagusi.

        Zarauz'en Bolaños koronelak erakutsi guda legea. Orentzaron Azkoitian.

        Egoarri egunean Elgoibar'en. Bizkai aldera.

        Otsaillaren 24'an Somorrostroko zubi aurrean giñan. Burnibide pean. Parapetotzat burnibide abeak bata besteren gainka.

        Beltzaren kañoi pean giñala ta gora aldatu giñan. An lubaki ederra egin ere. Baita bide ezkutu, erituak eta ateratzeko. Lenbizikoari utzi bear izan genion.

        Otsailaren 25'ean naparrari lagundu genion. Larri zirala ta Cortes aldean, Berriz brigadier zala, Abanto aldera Alvarez (itxas gizona izana).

        Epaillaren 25, 26 ta 27'garrenak.

        Egun gogorrak izan ziran. Abanton giñan. Gure lubakia eleizaren pegante. Egunez surtan ari ta illuntzerakoan lo-tokira gijoazela, Alvarez brigadierrak, eliz pretill gañean zutik jarrita, deadar egin zion Enparan'i: «Emparan, al pasar por ese sitio despejado corran». Bai egin ere. Naparrak an gañean zeuden ta korrika ikusi giñuztenean par egin ziguten. Radica'k berak gure mutil bati kartutxera artu zion ea betea edo utsik zeraman.

        Emparan komandantea oso aserretu. Radica'ri izugarriak esan zizkion. Dorregaray jeneralangana jun ta gogor ari izan zan.

        Urrengo egunean berriz surtan. «Orain ikusiko ditek naparrak eta danak izutiak gaituken edo ez.» Ta lau konpañiri bayonetan jarri erazi eta «aurrera» esanaz, lubakitik erten ta etsayai eraso zion. Su gogor artu bear izan zuten. Amabi mutil erori, bost il ta zazpi zauritu.

        Berriz atzera agindu zuenean, lubakira zazpi zauri zutenakin itzuli.

        Goiko agintariai gaizki iritzi zitzayen Emparanek egiña. Agintza kendu ta arren ordez Bikuña etorri zitzaigun. Geroztik Bikuña izan zan 8'garrenaren agintari.

        Emparan auzitegitan sartu, bañan atzenean barkatu egin ziyoten.

        Egun ayetan (25'an) galdu zuten 1'gkoak Corteseko lubakia ta ango agintari Itxaso agintzatik kendu egin zuten, ta onen ordez joan zan Emparan. Geroztik 1'koak Emparan izan zuten Teniente koronel. Gizon gogorregia mutillekin; batez ere geyegiko eranak kalte egiten zion.

        Somorrostrotik Urnietara.

        Irun aurreko guardiak iñork bañon obeto egin oi genitun, mutil geyenak inguru ayetakoak ziralako.

        Nere aitak sarritan eskribi oi zidan: «Kontu baztar oyekin. Lengo gudatik zekiat nolakoak diran ta.»

        Mikeleteak itxasoz Ondarrabira joateko ziranean, aguro jakiten genun.

 

 

 

© Frantzisko Apalategi

 

"Frantzizko Apalategi / Euskal mutillak armetan" orrialde nagusia