AZKOITIAR BI
Jorraillaren 9'an 1922
Etxaniz'tar Bixente, alprajatagille nagusia.
Morde'ko Eujenio, alprajatagille langillea.
BIXENTEK
—Zu zeñekin erten ziñan?
—Ni Ambrus'ekin.
—Zenbat lagun ziñaten?
—Ogei.
—Ta zer egiten zenuten?
—Ibilli batera ta bestera. Gero, lau partidaekin konpañia egin ziguten. Ambrus, kapitan, teniente. Iturbek sartu zizkigun opiziale Sodupe ta Abaria (sakristaben semea).
—Uniformea?
—Kolore arrea; galtzak tranja gorriekin. Ofizialeak bakarrik braka gorri ta kapote urdiña.
EUGENIO MORDE'KOAK
—Zenbat aldiz erten ziñan?
—Ni iru erten aldietan. Lendabizi 70'an Azpeitiarrekin batean. Andik bi urtera berriz (Alkorta Carlos edo Uriekin?). Mendaro aldera jo genduen ta Oñatin armak entregatu. (Confundió las dos salidas.)
—Seguran izan al ziñan Errekondo'rekin?
—Ez.
—Ta Mañariko atakean?
—Ez ta ere. Irugarren aldian Alkortaren partidan ibilli ta baita beraren asistente izan ere.
—Batalloyak egin ziranean nun sartu ziñan?
—Lendabizi 5'garrenean. Ta gero 1'koan.
—Etziñan beaz Santa Kruzekin zalapartan izan?
—Ez.
SOMORROSTRON
—Basorik ba al zan?
—Ez; gurbitzak bakarrik.
—Nun lo egiten zenuten orrenbeste mutillek?
—Miña gizonak egindako txabola batzuek baziran, ta gañera geronek adar ta ote ta zotalez egin genitugun txabolak; urik etzan sartzen.
Ni ta beste batzuek ikazkin ibilliak txabola ederra egin genduen. Amazazpi gizonek lo egiteko. Kapitana, teniente bat ta amabost mutil geyo.
(Día 24 de Marzo) Orlako txabola batean beltzak botatako granada sartu ta amar mutil il ta eritu zizkigun.
MARTXOAREN 25'AN
Itxasok etsayak 20 metrora etorri artean ez su egiteko agindu zuen. Granadak zulatzen zizikiguten parapetoak. Bazetozten. Donostiar batzuk agi ziran: «Atozte onera, etsai taldi gogorrena unera zetorrek eta.»
An zebillen Aikorta (kapitan) gora ta bera lubakitik kanpora dana agirian. Esaten genion: «Motel, ago geldik ta sartu emen...» An ill zuten.
Diotenez, lenengo uts egin zuena, lenbiziko konpañia izan zan. Meliton (Zatarain)ek alegiñak egingo zitun bañan alperrik.
(Itxaso perdió el empleo, siendo substituido por Emparan. D. Pacífico Grande (de Somorrostro) atenúa la culpabilidad de los guipuzcoanos por la circunstancia de haber puesto los liberales durante la noche anterior y sigilosamente la artillería muy cerca (en el Cuadro) tanto que el inismo jefe (Itxaso) hubo de decir «aquí no se puede parar».
(Creo que era Arenillas que enfilaba la trinchera carlista.)
Beste konpañiak alde egin zuenean, gu asi giñan: «Besteak jun dituk ta guk emen egon bear al diagu? Goazemak gu ere.»
© Frantzisko Apalategi