SOR SOTERA
Azkoitiko Miserikordiyan. Emen, Loyolan, gudatean egondua.
Arretxek esan dizkit Hospital Militar'eko gauz asko.
Junio (1922) I. Gaur izan naiz Azkoitiko Miserikordian ta esan dirate Sor Sotera ez dagola, beko gelara jesteko.
(Emen erderaz adierazten da erituak nun ta nola zeuden Loyolako etxe barrenean. Gero:)
IXTILLUAK
Oyartzunara joan giñanean (San Martiñetan) erituak an utzi genitun. Txakurtxulo bakarrik ekarri.
Batean zakurra zaunkaka ta katua miauka. Begira batetik ta bestetik ta ezer arkitzen ez. Hermanuari deitu; uts. Ta zer? Mutil batek zaunk ta beste batek miau. Oyartzuarra zan; ixtar goyan zauria; zulo batetik ura sartu ta ixtarreko amar zuloetatik irtetzen zitzayon. Sendatu egin zan.
Igande ta jai egunetan kanpoko asko etortzen ziran. Baita neska gazteak ere... an ibiltzen giñan, danai kontu artu eziñik.
© Frantzisko Apalategi