AZKOITIAR BAT

 

Patxi Juaristi. Semea, Comillas'ko gaxo-zaya.

 

        I. Zelearko gizona. Ala esan oi diote. Epelderen olan lanean aritzen da.

        Semea Konpañian H. Juaristi, Comillas-ko gaxo zaya.

        Ambrus Basterrika zarrenarekin (Emeterio, Manuel (goi), Felipe) lendabizi. «Gaur ofizio berriya probatu bear diagu...»

 

        II. Ambrus (Ambrosio Basterrika) lau anai serralariak. Beren etxe zarra Azkoitian. Antxe sartu ziran Santa Kruzen mutillak Leturiondoren etxe aundian zeuden karabineroei su egiteko.

        Partidan makill aundiekin ibiltzen giñan. Ederki, batera ta bestera. Alako batean esan zigun: «Gaur ofizio berria estrañatu bear degu. Utzi makillak ta goazen beltzai su egitera.»

        Jakin zuen nazionalak, D. Hilarion Orbea (azpeitiarra) nagusi zutela, Elgoibar aldera jutekoak zirala. Jarri giñan, bada, zai Elgoibarko bide gañean. An esan ziguten: «Bergara aldera artu dute.» Aldatu giñan, bada, ta Alzibar parean arbola tartean...: «Puego, muchachos». Beltzak danak guri begira geratu ziran. Asi gaiak batak eta besteak.

        Gu ofizio berrian giñala, bañan bai ayek ere. Eibartar ezkon berri bat il geniyon.

 

        III. Gu Somorrostron ez giñan izan, bañan andik mutillak etorrita laster Naparroara bidali ginduzten.

        Lorkan ta, egon giñan iya illabete. Ederki jan, ta ardoa ugari.

        Bitartean guretzat parapetoak egiten asi ziran.

        Noizbait ere beltzak etorri ziran. Salla aundia. Baztar guztiak beterik, aurrera ta aurrera...

        Gu parapetuetara laxterka laxterka jun ta denboraz sartu giñan. Lo egiteko olibo adarrekin txaolatzat oi egin.

        An geundela ta beltzak aurrean, esan zigun Iturbek: «Begira, mutillak; gerra gerra da gero. Kontuz ibilli bakoitza bere lekuan. Iñork alde egiten badu ezpata onekintxe ilko diat.»

 

        IV. Estellan zauritu zuten.

        Zurrukiain aurrean gure parapetua. Gañean arkaitz aundi bat. Arren atzean konpañi bat justu ezkutatu zeikean. An gordeta egon oi giñan. An zegoan kantina.

        Ostiralean (bigarren egunean) surtan aritu giñan. Illuntzerakoan geratu.

        Beltzak aurrean. Lista entzuten geniyogun: «Pérez... Sánchez...»

        Urrengo egunean (larunbata) goizean goiz alboko errira nijoan ardo billa. Iturbe billatu nuen. «Nora ua?» «Ardo billa.»

        «Ua orrera, etxeak irikita ta ardoa nai aña arkituko dek.» Etxe bat aurren. Atea arkuzkoa granada batek iriki zion. Barrenen upelak irikita, ardoa ibaira zijoan. Mutil azkoitiar bat dantzan bere braka gorriekin.

        Ardoa artu ta banator berriz gure arkaitz atzera. Surtan gogor ari ziran.

        Iruretako ortan esan dute parapetotik amalau gizon jexteko. Gure konpañiko lenengo brigadak jetxi bear zuen.

        Bagenduen guk sarjentoa, arabatarra, erdalduna, mikeletietatik Azpeitiyan aldatua. Txiki bat zan, bizi bizia. Arek esan zuen bera jetxiko zala. Guk, bere mendekoak, gogo aundirik gabe ere, ixil ixilik juan bear.

        Arkaitzetik parapetora maztiya zan ageri ageriyan. Abiatu giñan laxterka laxterka goitik bera, balak nun nai zis zas zebiltzan. Nere aurre zijoan Arretxeko azkoitiarra zanja zuloaren ertzan zegon barrura sartzeko. Ni balak anka ezurrian jo ninduanean, deadar egin ta Arretxekoak atzera begiratuaz esan zidan: «Jo al aute?» Bada orduantxe bertan berari lepotik sartu sayetseraño. Ala ere biak zanja barrura gure burua murgill bota ta bat besteen ondoren geratu giñan.

        Arretxekoak deadar egiten zuen, ta nik esaten niyon: «Motell, ago ixilik; emen il bear badiagu, ementxe ilko gaituk, bañon ago ixilik.»

        Nik nere zauria buztiñekin estali nai bañan eskua nekatu ta berriz ere odola bazijoan. Ebi asko egin zuen ta ura goiko zanja aldetik gu geuden beko aldera zetorren, ta goiko aldean zauritutakoen odolekin gorriturik zetorren. Buztin gorri orrekin asi nintzan, bada, nere odola geratu nayian. «Nik emen il bearko diat.» Sarjento bat antxe urrean su egiten ta arretxek zapi batekin lotu zidan anka.

        Noizbait ere illundu zan.

        Gabez artu ginduzten ta Hospitalera eraman. Lenbiziko senda aldia an egin zidaten.

        Monja bat igaro, euskalduna zirudiyen ta baita izan ere. Ari galde niyon zenbat gaxo giñan ta «berreunen bat» esan zidan.

        Andik egun batzuetara Azkoitiko kapillaua, D. Miguel Beloki, 14 kotxerekin gure billa, ta Loyolara etorri giñan gipuzkoarrak. Ni ta Arretxekoa kotxe batean.

        Emen ill zan gizagaxua ta S. Luis jantziz eraman zuten.

 

        V. Loyolan oraindik erdi sendatua nintzala, lertu zan Malkona'ko polbora fabrika (6 Octubre 1874).

        Sendatu ta gero injenioetara aldatu nintzan. Errazio bat eta erdi egunero.

 

+ 15 Oct. 1923 (Azkoitia)

 

 

 

© Frantzisko Apalategi

 

"Frantzizko Apalategi / Euskal mutillak armetan" orrialde nagusia