IRU AZPEITIAR
1) Jose Mari Amube, arotza Eleiz aurrean.
2) N. Azpeitia, zulogillea (enterradorea).
3) Pedro Aranekoa, arotza.
Pedrok: ni iru erten aldietan erten nintzan.
Jose Marik: ni irugarren erten aldian. Loyolan ari nintzan lanean. Antxe zegoan Luchana'ko batalloya, ta gu ayentzat lo tokiak eta atontzen.
Iturbe Oñazko baserriyetan zebillela ta artsalde batean nere lagunak ta nik: «Goazemak karlistetara». Ta Loyoiatik ertetzerakoan porteritik ofizialearen pistola artu ta Errekartetik gora jun giñan. Iturbe Altuben zegon.
Izan nintzan 1873 Ilbeltzan Azkoitian sartu giñanean.
Ostegun gizen egunean Azkoitian.
Bizkayan. Gernikan iya galduan.
Jorrailla: San Vicente de Arana'n.
May.— Eraul'en.
Orduñan.
Azpeitin; su Arauntzatik.
Garag.— Elgoibar ta.
Aben. Bizkaira, ta atzera berriz.
1874. Estellan.
—Kalte aundia egin al zizuten etsayen kañoyak?
—Ez, oso gutxi. Ebi asko egin zuben ta etziran granadak lertzen.
San Juan egunean zuloan sartu ta antxe egon giñan iru egun ta iru gau. Gau batean Ambrus (Basterrika)k erten nai izan zun beste batzuekin. Iturbek jakin du ta ezpataz joka sartu erazi zien.
ERAUL'EN
Gure konpañia (2'garrena Enparanekin) aurre aurrean jarri giñuzten, sakonaren sarreran, arkaitz tartean. Tiro ez egiteko, goikoak asi artean. Bazetozten beltzak aldapa gora; guk tiro bakoitzaz sei bota genezazkien, bañan geldirik. Etsayak gora ta gora, ta gu oso inguratu giñuzten, ta galduak giñala ta entregatu bear izan gendun; pusillak aboz bera ta ipurdi gora genitula geratu giñan.
Orla, iskanbilla galanta ikusi gendun; azkenean gure zaldizkoak sartu dira, jo bat ta jo bestea; beltzak atzera, danak pillan zijoazten; ara: emakumeak prozesio atzetik bezela.
Guk orduan pusillak berriz zuzendu ta aurrera ekin genion ta naparrak ta, bañon lenago erdian sartu ta kañoyari lenbiziko esku bota ziona Azpeitiko arrabaleko mutilla, Argintxon'en semea (Pedro Lete).
AZPEITI AURREAN
Pentekostetako Paskoa bigarrenean, Lasao'ko zubian ibaya igaro ta Arauntza baserritik Odriara. Bitarten ariztegia zan. Loma Azpeitian zan.
Gu Arauntza zearka gijoazela, Loma ta, zubi berritik irten dira. Enparan-gañen sartu ta pusil zuloak ormetan egiten asi ziran. Guk Eraulko kañoya genun ta Odriako zelayan jarri ta su egin genien. Bi konpañi ayen aurka egiteko. Urrestillara jun giñan. Garagarrillaren 2'an.
ZULOGILLEA
A zer berritsua dan. Badirudi egun guztian illekin berriketan ari dala.
—Ni irugarren erten aldian erten nitzan.
1872. Ni Olanda baserrian morroi nintzan. (Olanda Izarraitzen Zesto aldera.)
1873. Ara etorri ziran, Errege egunean, D. Agustin Inestrilla ta beste zazpi. Ni gaztetxoa bai nintzan ta ibiltzen nintzan gora ta bera jangayetan ta. D. Agustiñek egunez lo, gabean biyok dama jokuan aritzen giñan. Aldi larriak izan ziran ere.
II egun. Andik Etxauztara, San Anton.
D. Agustin ta, Olandan zirala, Kalatzaz Uretan (Oñatz aldean). Batean mikeleteak Azpeitian zirala. Bi konpañi Tolosatik. Ni ixilik begira. Goizeko 2'etan Odrietara. Illargi gaba zan.
Ni, lenengo, Agustin Txikiren partidan izan nintzan.
Elgoibar'en zeuden itxian (preso) karlista batzuk. Luchana batalloiko bost soldadu zaitzalle. Abek karlistak iritziz noski ta, itxiai iriki ta danak (amar) Agustiñengana joan dira.
Elgoibar'en sartu geranean, beltzak elizan zeuden; guk kanpotik su egiten genien. Soldadu ayetako batek su egin ta baita bere izenez deitzen zien barrengoai, lagunak bai ziran ta. Alako batean, arkupetik su egiterakoan esan zien: «Enrique, allá va un confite» ta orrela. Bañan alako batean kanpantorretik tiratako balak buruan jo ta antxe il zuten.
ORIO AURREAN
Orion zegon voluntario konpañi bat. Azpeitiarrak ziran; buru, Zelaya medikua. Gu Orio aurrean.
Gabez deitu ziguten Asteasu aldera joateko. Gero berriz Zarateko bentan, ezetz, berriz atzera.
Zelayak jakin zun noski Orio aurrean iñor etzala ta jun-etorritxo bat egiteko asmoz, konpañia artu ta ibaya ontziz igaro. (Zubia Santa Kruzek puskatuta zegon.)
Bañan gu berriz gere lekura, Zelayak uste baño lenago etorri giñan ta jakin degu zer zebillen ta bai su egin ere.
Boluntarioak berriz ontzitxoetara ta guk baztarretatik su ta su. Txalupan danak mordoxkan zirala errez asmatzen genun.
Gero esan zutenez, il ta eritu ta ito emeretzi mutil, azpeitiarrak batzuk, beltzak galdu omen ziran.
7'GARRENEAN
Somorrostrora Carpienterrekin.
Santander aldean, Zumayarra gaxotu ta an uzteko Carpentierrek: «Más vale que se pierda uno que cuatro.»
Gero bera iztin zuloan zaldiekin sartu zanean «gastadores» asi zan... ta guk «Más vale que se...»
Ontongoan?
Otsaillan. Moriones sartu zanean 8'garrengoak bean zeuden.
Su egin ere.
Gu gañean.
Illuntzerako erreleboa (aldaketa). Gu bera. Gau guztian lanean aritu giñan burni bide ondoan. Gero esan ziguten ura leku txarra zala ta...
Epaillan.
(Emen irudi edo croquis bat Moruekos, Manzanar, Portillo ta Vista de las Cortes'kin.)
Monte Ramos'ko kañoyak etziguten pakean uzten ta gabez egin bear izaten genitun.
Berrogei (ta amar?) egun mendian lo (txabolak).
Il atzeneko burruketan, San Pedro Abandon.
Apirilla.
Muñekaz'etan. Velasco'ren erretiradan gu aurrean.
Gero artillerira aldatu nintzan.
© Frantzisko Apalategi