ARANTZATSU - ARAOZ
4 de Julio 1932. A Arantzatsu a ejercicios.
(Emen Arantzazu'ko mapa bat dago. Fonda Milicua jartzen duan tokian a bat dago ta gero alaxe dio:)
Orain, Milikuaren ostatu dana, izan zan Motxon'ena.
Santa Kruz Arantzatsura eldu zanean, leyoan zegon Motxon gizagaxoa, partidari begira. «Atoz» esan zion apaizak. «Orrelako ta alako egin zenun zuk ta berrogei ta amar palo artu bearko dituzu».
Santo Kristo'n eman-erazi zizkion. (Sindika'ko etxekoandreak esan zizkidan)
Araotz ez da mendi zuloa. Aldapa zabal ta alayak, baserri ederrez beteak.
(Emen Araotx'ko irudi edo croquis bat dago. Aren ixkiña baten a bat dago etxe bat siñalatuz, ta gero alaxe dio:)
a: Uriarte, kontratista dirutsuaren etxe ederra. Etxe onen atzetik, urrean oso, izan zuten karlistak polbora-ola. Erre ta lertu zanetik ez da berritu.
—Nun izan zuten karlistak inprenta? Apaiz etxean?
—Ez; oraingo apaizetxea ez benatzat. Eliz ondoan. Emen dago orain auzo gela. Aldamenean «Escuela Nacional».
© Frantzisko Apalategi