FLOREAGAKO EUSTAKIO
Plorean bizi da.
Karlista bertsoak eta orrek dakizki.
1925'garreneko azkenekoetan.
Errege egunean Loyolan izan nun.
ARMA GORDEKETAN
Amaika istillu ta gorabera izan genitun.
Matadero gañean genitula, zer edo zer jakin dutela. Gabez ixil ixilik artu ta Baldara.
LENENGO ERTEN ALDIAN
Armak Argañen
Azpeiti Azkoitiko
boluntarioak
ez dira falso eta
gezur jarioak;
orain artu dituzte
eren medioak,
Izarraitzko mendira
dirade igoak.
Izarraitz'tik erten da (astelena zan)
lenengo martxean,
istanteko jendea
Sasiolan an zan, (konbentu zarra)
estrapozua franko (estropiezos)
bitartean bazan,
erori gaberikan
ez dakit iñor zan.
Andikan Mutrikora
abiatu dira,
amarraren diruak
or ere badira;
oriek artu eta
egin degu jira,
onezkero frantzesez
ikasiak dira.
Gero berriz bazkaldu
gendun Ondarruan,
ezeren aitzakirik,
jaunak, ez genduan;
arrantxera leyalak (ango emakumeak)
an izan genduan;
arrezkero kozinan
geuk egin genduan.
Igandea Araban
aslelena Oñatin,
entregatzeko ordena
genduen armakin;
pena eta tristura
bazan bai gurekin,
oek dira gure martxak
nai duenak jakin.
Txanton Amilibia
da gizon abilla,
ez dute arrapatu
ibillirik billa;
ondoren bazituen
gutxienaz milla,
damu duen guziya
izorra dedilla.
BIGARREN ERTEN ALDIAN
Apirillan 22'an?
Armak Txalintxoko bordetan.
Loyolan Batallon de Luchana. Teniente Coronel, Osta, gero Usurbillen Santa Kruz'ek il zuena.
Nagusi Txanton ta Orioko apaiza.
Madariyan lo.
Urrengo egunean etorri zitzaigun Luchana.
Santos Urrestilgo mikeletea ta aurretik.
Etxague baserrian arrapatu gure Angel Arenas, Azkoitiko zestogillea, zarra, lenagoko gudan lotu ta Donostiko gazteluan izandakoa.
Sua asi zanean igasi egin ta Mendaron alkartu zitzaigun.
Gu su egiteko jarri ginduzten ta esaten ari giñan: «Oraintxe aproba egin bearko diagu». Surtan ekin ta izugarrizko zalapartan asi ziran beltzak. Etziran aurreraegi etorri, ez. Gu ortan berriak giñala bañan berak ere ez yayoegiak.
Jorraillaren 21?
Bigarren erten aldian, gure konpañi (2'garren)ko kapitana D. Alejandro Goenechea, apaiza. Berez mutrikoarra, Azkoitin koadjutore, (pelotarako ta a zein gizon bikaña zan.)
Irugarren konpañikoa ere beste apaiz bat: «Beasaingo Beltza».
Txalintxon armak artu. Urrategitik Elgoibarko San Mielera. Emen eman zizkiguten jateko kutxareak. Onera etorri zitzaizkigun Plazentziko 30 (ogei ta amar)en bat mutil, arma ta guzti.
—Azpeitiarrekin, nun alkartu ziñaten?
—Ez nioke esango.
Elgoibartik berriz Azkarate gora.
Madariara lotara.
Luchana'ko (etsayak) Loyolatik guregana, Azkoiti gora, Emperrera'ño danak batean. Gero, erdiak bide zabalez ta beste erdiak mendi bidez.
Guretako bat Azkaratetik aldapa bera Lertxundira jetxi da. An zala, etsai mikeleteak etxea inguratu zuten. Gure lagun arrek ezin igas egin. Mikeleteak etxean sartutakoan galdetu diote zein ta nungoa zan. Berak an bertakoa zala. Etzioten noski siñisten, ta jantzi artean armarik ote zun eskuka asi zitzaizkioten (errejistro), ta kutxarea (S. Mielen artutako kutxarea) arkitu diote. Orretan igarri zioten etzala etxe artakoa.
Gure buru ziranak zioten etzala Azkarate gogor egiteko toki egokia. Ezker eskui tontor goitsuak ta gu erdian galduak giñan. Aurrera.
Etxague'n, alto! Orioko apaizak zionez ura zan su egiteko leku egokia ta. Etsayak bazetozten. Bala purrustada bat bota genien. Asieran naspillatu egin ziran, bañan gero su egiñaz erantzun ziguten, ta guretako bati beatzen jo. Etzan beste odol ixurtzerik izan.
Txantonek andik alde egin bear zala ta Mutrikora abiatu giñan. Bai an sartu ere. Etsayak gure atzetik bañan guk ankak ariñagoak, ta ez giñuten atxitu. Guk Mutrikutik erten ta ayek sartu ta bertan geratu ziran.
Berriatura. Egun batzuk ikasketan.
Durango - Mañarira - Oñati.
Urretxun armak utzi ta etxera.
© Frantzisko Apalategi